2012/05/18, Ostirala - 09:33
Basatxori kantarien lehiaketa, nekazariren azoka, azoka txikia, txahal erretxea eta sagardo dastaketa... jai giroz beteta iritsiko dira Euskal Jaiak igandean herrira. Goizeko 09:00etan hasi eta bazkal orduan ondo jo arte, izango da zer entzun, zer ikusi eta zer dastatu Herriko plazan. Horrez gain, 'Biziklatzea erraza da' kanpainaren informazio gune bat ere egongo da Kontzejupean goizean, mago baten emanaldi eta guzti. Udalak ondo pasatu eta parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
2012/05/18, Ostirala - 09:20
Gunea eguna ospatuko da bihar Azkoitian, Euskara Elkarteen Topaguneak antolatuta. Euskara elkarteek topo eta topa egiteko eguna izango da, indarguneak indar bihurtzekoa, arnasguneak arnas bihurtzekoa. Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte egun osorako: goizean Oteiza pilotalekuan eta arratsaldean herriko kaleetan.
--------------- GEHIAGO IRAKURRI--------------
Egitaraua
10,30.- Harrera ekitaldia (Oteiza pilotalekuetan)
11,00.- Umegunea: jolasak eta tailerrak (Oteiza pilotalekuetan)
11,00.- 25 ideia on eta gehiago - aurkezpenak Oteiza pilotalekuetan)
Bizkaia pilotalekua Nafarroa pilotalekua
11,00-11,10 Karrikidenda Herri eskola (Loramendi)
11,10-11,20 Herria martxan, martxa herrian (Tximintx)
Gure aurrekoak (Elgoibarko Izarra)
11,20-11,30 Garaion Karrisolasa (Karrikiri)
11,30-11,40 Kantari (Goiena) Batu sutondora (Pil Pilean)
11,40-11,50 Sendi egitasmoa (Egizu) Kukuherri (Maxixatzen)
11,50-12,00 Kosta ala kosta udalekuak (Jardun) Behi kaka (Xorroxin)
12,00-12,10 Galtzakomik (Galtzaundi) Aiaraldean.com
12,10-12,20 Eguzkilaru eguna (Txatxilipurdi) Tokikom (Topagunea)
12,20-12,30 Müllerenea (Berbaizu) Kanpomartxo eguna (Berbots)
12,30-12,40 Arabako koadrila arteko bertso txapelketa (Arabako bertsozale elkartea) Zilar astea (Berbaro)
12,40-12,50 Auzoko (Topagunea) Euskararen maratoia (Ttakun)
13,00-13,30 Euskaldunon Elkarteen Mugimendua gaur eta bihar
12,00etatik.- SukaldeGUNEA (Kontzejupean)
13,00.- Elkarteen azoka txikia - materiala .
13,30.- KantuJira
15,00.- Bazkaria (plazan)
16,30.- Ekitaldia (plazan)
17,00.- Erromeria (plazan) " ERDIZKA LAUETAN" taldearekin
19,00.- " THE JOSELONTXOS" Txaranga
2012/05/18, Ostirala - 08:33
"Esne onena, egunekoa, bertakoa" kanpaina Azkoitiko ikastetxeetara iritsiko da gaur. Hala, Lehen Hezkuntzako haurrei flyer edo foileto bat banatuko diete bertako esnearen onuren inguruko informazioarekin, eta LH3.ko ikasleei berriz, pitxarra bana emango diete.
orrialdea: 1 / 116
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>